XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ariketa batzu

Hauek aspaldiko kotxeak dira.

Kotxeek kea botatzen dute.

Ahateak uretan dabiltza.

Ahateek arraultzak ipintzen dituzte

Ardiak zuriak izaten dira.

Ardiek esnea ematen dute.

-Zer egiten dute kotxeek?

-Ahateek arraultzak ipintzen al dituzte?

-Ardiek ematen al dute beste zerbait?

Kaletarrak

Gaur egun hiri handitan bizi diren haurrek ez ditutze baserriko gauzak ezagutzen.

Lehengunean, Gasteizko lengusu bat zetorren gurekin kotxean.

Baserri baten inguruan oilo batzu zenbiltzaten janari bila.

Nire lengusuak, ikusi zituen eta oihu egin zuen:

- Behiak, behiak!

Nik hori entzunda, barrea eutsiz, haruntzago zegoen txabola zaharra sinalatuz esan nion:

-Bai, horiek behiak, eta hango hura Gasteizko katedralea.

Bereizten al dituzu behiak eta oiloak?

Zenbat hanka dauzkate behiek eta zenbat oiloek? Behiek ba al dute hegorik? Eta oiloek adarrik?